Bellissimo cofanetto con i tre volumi del Signore degli Anelli in lingua basca. Una vera rarità.
Eraztunen Jauna
Eraztunaren elkartea
di J.R.R. Tolkien
Traduzione di Agustin Otsoa Eribeko
Txalaparta, 2002-2003, pp. 543
Illustrazioni di John Howe
Rilegato con cofanetto
Info
Eraztunen Jauna trilogiaren lehen liburukia da Eraztunaren Elkartea, eta mendebaldeko literaturan asmatu den lurralde mitologikorik ezagunena biltzen du. Irudimenaren erresuma honetan, JRR Tolkienen munduak zortzi aro handitan banatutako 37.063 urte hartzen ditu. Ardaren sorreratik Eraztunaren Gudarekin amaitzen den Eguzkia ren Hirugarren aroraino, hain zuzen ere. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak. Bilbo Zorrozabalek Frodoren esku utzi du boterearen eraztuna. Baina erabateko botereak apalena ere galbidera eramaten du, eta ezinbestekoa izanen da eraztuna suntsitzea, gaizkiaren eskuetara iritsi baino lehen.

Bi Dorreak
di J.R.R. Tolkien
Traduzione di Agustin Otsoa Eribeko
Txalaparta, 2002-2003, pp. 457
Illustrazioni di John Howe
Rilegato con cofanetto
Info
Eraztunen Jauna trilogiaren bigarren liburukia da Bi dorreak, Eraztunaren Gudaren historiaren bigarren zatia. Eraztunaren Elkartea ezinbestean bananduta, elkartekideek Dorre Ilunera iritsi arte pasa behar dituzten gorabeherak eta arriskuak ditu hizpide. Bidaiak, beraz, aurrera segitzen du. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak. Saruman eta Sauron. Orthanc eta Mordor. Bi botereek bat egin dute Frodo Zorrozabalek daraman Eraztuna berreskuratzeko, eta hobbitarentzat ez da erraza izango bi dorreen itzalari ihes egitea.

Erregearen Itzulera
di J.R.R. Tolkien
Traduzione di Agustin Otsoa Eribeko
Txalaparta, 2002-2003, pp. 393
Illustrazioni di John Howe
Rilegato con cofanetto
Info
Eraztunaren Gudaren amaiera da hau. Dorre Ilunera iritsi dira hobbitak, eta han emandako urratsek baldintzatuko dute Sauronen erresumaren nondik norakoa. Itzalaren aurkako azken borroka ez da nolanahikoa izanen. Guztia amaituta, ordea, aro berria hasiko da, erregearen itzulerarekin. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailur ra da lan hau. Mundu osoko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak

Errege Elfoentzako hiru eraztun zeru azpian
Zazpi Jaun Nanoentzat harrizko jauregietan
Bederatzi hiltzera kondenaturiko Gizaki Hilkorrentzat
Bat Jaun
Ilunarentzat, tronu ilunaren gainean
Itzalak
hadatzen diren Mordor Lurraldean
Eraztun bat
guztiak gobernatzeko, eraztun bat guztiak aurkitzeko
Eraztun bat guztiak erakarri eta ilunpetan estekatzeko
Itzalak hedatzen diren Mordor Lurraldean.